XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aktanteak agertzen direnean kontuan har daitezkeen osagarri formalekin amaituz, Telenavarraren Aktanteen %11,8an ez da identifikaturik ageri.

Gainerako kasuetan, %88,2an, ez zaigu pantailan agertzen denaren deiturak jakitera ematen.

5.8.4.-Albistegiaren edukin ikoniko-ahozkoaren baitan

Orain arte Telenavarraren osagarri formaletan fijatu bagara ere, hemendik aurrerakoan ikoniko zein ahoz adierazten zaigunaren edukinean murgilduko gara.

Edukin informatiboa aztertzerakoan, eta gure lanaren oinarri metodologikoek horrela zehazten dutelako, garrantzi maila beretsua dute informazio ikoniko eta ahozkoak.

Biak loturik daude eta bietatik atera daiteke zein den Telenavarran eskeintzen den Euskal Herriaren errepresentazioan erabiltzen dituzten elementuak.

Azpiatal honetan, TVENAren edukinean sakonduko dugu, lehenengo eta behin hitzezko informazioa jorratuz, geroko utziko dugularik irudietan dituen elementuen miaketa.

5.8.4.1.-IUK bere osotasunean hartua

Albistegien edukinean sakondu asmoz dabilenak, lehenengo eta behin Informazio Unitateen Kateei egin beharko die kasu, beraiek direlako autonomia ikoniko-hitzezkoa osoa duten elementuak.

IUK-ren azterketa honetan, bi hurbilketa planu markatu ditugu: alderdi formala (non kokatua eta nolako iraupena duen IUK-k) eta, interesgarriena, edukin tematikoa (zertaz den tematikoki, ikutu politikoa zenbatekoa duen eta positibo/negatibo ardatzean nola kokatzen den).

Ikerketa honen emaitzak azaltzerakoan, bi multzotan sailkaturik agertuko dira.

Lehenean, ikerketa deskribatzailearen fruitu, aldagai bakoitzaren soslaia portzentuala definituko da.

Bigarrenean aldiz, aldagai desberdinen arteko gurutzaketa egingo dugu, ikerketa erlazionala burutuz.

Elementu desberdinen arteko gurutzaketan oinarriturikoan, balio estatistiko hutsa baino, TVENAn ematen diren tendentziak zeintzuk eta nolakoak diren jakiteko balioko digulakoan eginak dira Aldagai bi hauen gurutzaketak estatistikoki baino, erakusten duen joera erakusteko baliotsua zaigu. Ikus ji-karratuaren frogari buruko azalpena 3.1.4 azpiatalean.

5.8.4.1.1.- Kokapena

Hasierako Aipamena, Titularrak, Bloke Nagusia eta Euskarazko Laburpena dira Telenavarrako albistegiek erakusten duten egituraketa.

Titularretara zein Euskarazko Laburpenean lekua lortuko duten IUKen kopurua %31,3ko da.

Lau Kokapenetan Gai desberdinek lortzen duten tokia ikusiz agerian dago Gai batzuk, formalki azpimarratuak izaten direla eta beste batzuk ez.

Toki pribilegiatuak lortzen dituztenen artean daude Gizartea eta Politika, baina baita ere Ekonomia eta Kirola.

Edozelan ere, pribilejioz ari garenez, Titularretan zein Hasierako Aipamenean Ikutu politikoaren derrigortasuna baieztatu daiteke.

Aipaturiko Kokapenetan bezala, Bloke Nagusian gainera, negatibotasun maila oso baxua da, neutralitatea maila dexentetan dabilelako, eta positibotasuna ere ez delako atzean gelditzen.

Hasierako Aipamen, Titular, eta, beste maila baten, Bloke Nagusian toki aurkitzeko, lagungarria da IUK horrelakoa izatea: Poltika edo Gizarte temakoa, Ikutu politikoa edukitzea eta negatibotasunik ez erakustea, beti ere neutralitate edo positibotasunean mugituz.